LAB sindikatuak 24 orduko protesta iraunkorra egingo du gaur eta bihar Adegik Donostian duen egoitzaren aurrean Gipuzkoako Metaleko Hitzarmenaren defentsan. Protestaren zergatiaz hitz egin dugu sindikatu abertzaleko ordezkaria den Ekaitz Telleriarekin. Ostiralean berriz, Gipuzkoako Metaleko langileek manifestazioa egingo dute. Hitzordua 12:30tan jarri dute eta Adegiko egoitzatik abiatuko dira langileak.