Urte bete igaro da Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio preso politikoari arrazoia eman zionetik eta Estatu espainiarrak sententzia horren kontrako helegitea aurkeztu zuenetik. Laster Europako Auzitegi Gorenak 197/2006 doktrinaren inguruko bere azken erabakia jakinaraziko du, baina Madrilek presoen kontrako soka tenkatzen segitzen du. Horren aurrean, asko dira espetxe politika salatzeko martxan diren ekimenak eta horietako bat da Herritarron Epaia ekimen ibiltaria. Herrira mugimenduak 197/2006 doktrinaren aurka abiarazitako iniziatibak Oñati, Gernika, Arrrasate eta Durango bisitatuko ditu ondorengo egunetan, besteak beste. Herrira mugimenduko Nagore Garciak azaldu dizkigu orain artean ekimenaren harira herritarrek egindako ekarpen desberdinak.