Uztailaren 20an izanen da Sopelako lasterketa nudista, 14.goa aurtengoa, 5000 metro egin beharko dituzte lasterka parte hartzaileek. Biluzik joatea derrigorrezkoa bada ere, ileko zinta, zapatilak edo ta txapela ere eraman daiteke. Alain Goldaraz Sopelako udaleko kirol zinegotzia da, berak kontatu dizkitu lasterketa nudista eta naturista honen xehetasunak.