Uztaila hasi bezain pronto milaka umek etxea utzi eta udalekutara joaten dira. Martxan dira ere Bertso Udaletxkuak, aurten 300 ume baino gehiagok hartuko dute parte, hala kontatu digu Ixiar Eizagirrek Bertsozale elkarteko kideak. Esperientzia ederra dela kontatu digu, eta ez soilik umeentzako, begiraleek ere ederki pasatzen baitute. Dela 16 urte, Hazparnen egin zen lehendabiziko udalekua, orain 8 txanda egiten dira, lurralde guztietan gainera. Euskal Herri osoko umeek hartzen dute parte, eta euskalki aniztasuna da udalekuen ezaugarrietako bat.