Murrizketek gogor kolpatu dute Euskal herriko biztanleria eta adibideak non nahi topa ditzakegu. Bizkaia ekialdean adibidez, Karrantzan, datorren astelehenetik aurrera larrialdiei aurre egiteko zituzten bi anbulantzietatik bat kenduko die Osasun Sailak eta egoera bereziki larria da Karrantzan anbulantziak ordu eta erdi behar duelako erietxera iristeko. Zer gertatuko da aldi berean bi larrialdi gertatzen badira? Rafa Arriola Karrantzako zinegotziak kontatu digu egoera zertan den eta Udaletik zer egin asmo duten kontatu digu.