Baionako Gazte Asanbladak elkarretaratzea deitu du biharko Lapurdiko hiriburuan gaztetxe bat aldarrikatzeko. Azken hilabeteetan behin baino gehiagotan bildu dira Udal Gobernuko ordezkariekin, baina oraingoz ez dute hauen partetik erantzunik jaso. Egoeraren berri zuzena izateko, Unai Arkauz Gazte Asanbladako kidearekin hitz egin dugu gaurkoan.