Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean biltzen diren udalerrietako oinarrizko osasun zerbitzuetako hizkuntza errealitatearen berri emateko prentsaurrekoa eskaini zuen atzo mankomunitatea osatzen dute hainbat herrietako kideek Donostian. Bertan, udalerri euskaldunetan osasun zerbitzuak bere osotasunean bermatzea eskatu dute, «beharrezkoa bezain presazkoa» iruditzen baitzaie. Horretarako, euskal plan «sendo» bat garatzeko deia egin die Osakidetza eta Osasunbideari. Maren Belastegi UEMAko presidentearekin hitz egin dugu gaur.