Xumai Murua bertsolari azkaindarra aurtengo Baionako besten irekiera ekitaldian euskararen presentzia ziurtatzeko hautatua izan da. Bertsolariak Baionako balkoitik egoerari egokituko zaion bertso bat botako duela kontatu du elkarrizketan. Eta poz handia baldin badu ere “arduratxo” batekin ere badela aitortu du. Lapurdiko hiriburuko bestetan euskararen presentziari buruz nabarmendu du: “Bada euskaldun anitz eta egia erran baditugu gure xokoak ere, eta festa euskaraz egin nahi duenak parada izanen du”.