Esaitek mendi martxa antolatua du datorren agorrilaren 3tik eta 10era. Euskal selekzioari bai ozen, izerdiz eta noski irriz aldarrikatzeko aukera paregabea. 13 garren edizioa da aurtengoa. Lanestosan hasi eta Irunen bukatu, Euskal Herria zeharkatuko du martxak, muga hautsi eta herritarren arteko elkar ezagutza bultzatuz. Kirola soilik ez, aldarrikapen eta bizipenez beteriko martxa delako Esaitek antolatzen duena. Bakotxak ahal duen moduan parte hartu dezake gainera, egun bakarra, bi ala ibilbidea osorik ere. Izenak emateko aukera zabalik da oraindik ere.
Ba gurean egon da Txiki Falero antolatzaileetako bat, guzi hontaz eta gehiago ere aipatu dugu berarekin.