Larunbatean, abuztaren 3an, Bilboko Athletic futbol taldea Donibane Lohizunera joango da lagun arteko partida bat jokatzera. Estatu frantseseko 1 Ligako aurtengo sorpresa handia izan den Nice OGCren kontra ariko dira. Ipar Euskal Herrian euskara eta Seaska laguntzeko Bilboko taldeak egiten duen ekintza bat dela azaldu du Jokin Garateak, baina aldi berean kirol mailan partida interesgarria ere izango dela adierazi du.