Irurtzungo Inasa enpresako makineria ateratzera joan dira gaur goizean. Langileak enpresa atarian bildu dira, desmantelamendua oztopatzeko. Guardia Zibila ere bertan da. Igor Arroyo Nafarroako LABeko arduradunak azaldu digu enpresak baduela etorkizuna eta bi aukera daudela: enplegua mantentzea edo espekulazioa nagusitzea.