Haizearen ipar ukituak tenperatura jaitsi egingo du apur bat, baina onaren mailak ez du batere galduko. Hodei batzuk bai, baina oskarbia nagusi zeru sabaian. Antizikloia mugitzen hasiko da eta fronte muturrak hurbilduko zaizkigu ipar-mendebaldetik, eguraldiaren martxa pixka bat aldatuz. Gaur gauean etorriko zaigu horietako bat euri lardatsa botaz. Bihar, ingalaterrako borraskaren muturrak antizikloia alboratu eta fronteak bidaliko dizkigu. Horietako batek harrapatuko gaitu eta giro lardatsa jarriko du kostan. Laino baxuek euri langarra botako dute. Arin harrapatuko gaitu fronteak baina egun guztian lainope eta motel mantenduko da kosta. Tenperatura asko jaitsiko da.