Bilboko Bilduk aste nagusiaren balorazioa egin du. Aste nagusia markatu duen Carlos Urkijoren debeku saiakeraren ondotik, jai eredua bera indartu egin dela adierazi du. Horretaz gain, jeltzaleen gobernuak gai honetan bi jarrera ezberdin hartu izana kritikatu du. Halaber, jai gunean izan ziren bi indarkeria matxista kasu salatu eta konpartsek eta herritarrek orohar gai honetan duten sentsibilizazioa goraipatu ditu.