Grebalariak aske plataformak GUNE osatzen duten eragileekin batera manifestua aurkeztu du Bilbon. Bilboko hiru grebalari epaituak izango dira irailaren 11ean eta 12an 2012ko M29ko greba eguneko gertaerak leporatuz. Guztia muntai poliziala dela eta beraien absoluzioa exijitu dute. Gainera sakonean honen helburua mobilizazio sozialak kriminalizatzea dela adierazi digu Jose Morales grebalariak aske! plataformako kideak. Guzti hau salatzeko mobilizazioak deitu dituzte.