Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeramaleak, irailaren 7rako ekimenak antolatu dituela sareak aipatu digu, kataluniako prozesu soberanistari babesa adierazteko. Herrien erabakitzeko eskubidea europa mailan eztabaida politikoan dagoela ulertuta, premiazkoa da konplizitateak sortu eta elkarren indarrarekin norabide horretan bidea egitea, aldarrikatu du Ariznabarretak. Gainera independentzia abertzaleen proiektua baino gehiago dela aitortu du. Herrialde katalanek egingo dutena aldarrikatuz, larunbatean giza kateak egingo dira gurean.