Duela urte asko ospatzen zen Goikobaluko erromeria Arrasaten. Herriaren historiaren zati bat dela ulertuta, hainbat elkartek auzolanean egin duten lanari babesa adierazi dio Arrasateko udalak. Bide honetan larunbat honetarako, hilaren 14erako, Goikobaluko erromeria eguna antolatu dute. Giro euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea Urteagaren esanetan.