Herri Harresiak Luis Goñi eta Xabier Sagardoiren aldeko dinamika berriak jakinarazi ditu. Gazteak ezkutatuta daude, baina haien aldeko dinamikek ez dute etenik ez Barañainen eta ezta Iruñerria ere. Desobedientzia praktikan gauzatzeko unea dela nabarmendu eta herritarren konpromezua ezibestekotzat jo du Ataunek. Errepresio poliziala ere salatu du. Ekimenei dagokionez, irailaren 20an jende katea egingo dute eta parte hartzeko deia egin. Irailaren 27an laraja eguna antolatu dute eta urriaren 4an Barañainen harri sormena eguna.