Bediako Incoesa enpresako langileen ordezkaritza batek Bizkaiko Batzar Nagusietara joan behar zuen egunean Ertzaintzak lantegia hustuarazi eta hainbat langile atxilotu ditu. Juanka Vizar, LABko ordezkariak poliziaren jarrera salatu eta Bizkaiko Aldundiak Incoesa lantegiaren “deslokalizazioa eteteko tresnak dituela” esan digu Batzar Nagusietara bidean egin diogun elkarrizketan.