Zuriñe Gojenola eta Karmelo Landa 35/02 eta Gazte Independentisten sumarioetako auziperatuak dira hurrenez hurren eta gaur Kalegorrian saioan izan dira beraien kontrako makro-epaiketa politikoa salatu eta mezu argi bat helarazteko. Zuriñe Gojenolak azaldu duenez “konponbidearen zubia ahalik eta herritar gehienekin” igaro nahi dute eta udazkenean abiatuko den epaiketa erronka hori eskuratzeko baliatu nahi dutela nabarmendu du. Lehen hitzordua Lekeition izango da datorren irailaren 29an Libre Egunean. Karmelok eta Zuriñek Lekeitiora bertaratzeko deia luzatu diete konponbidea nahi duten herritar guztiei.