Mikel Button Ernai-ko kideak eta Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoak Audientzia Nazionalean deklaratu dute gaur goizean. Auzitegiari epaitzeko zilegitasunik ez diotela aitortzen nabarmendu dute Madrilen, epailearen aurrera joan aurretik. Guk, auzitegira sartu aitzin Mikel Buttonekin hitz egiteko aukera izan dugu eta epaiketa honen atzean Ernai kriminalizatzeko saiakera dagoela salatu du.