Gaur eguraldia hobetu nahian, baina gauzatu ezinean. Gaur tenperatura dezente igoko da, batez ere barnealdean. Kostaldean ere tamaina polita harrapatuko du. Haizea suabe edo ia geldi, goizean hego ukituarekin eta arratsaldean ekialdetik, baina laino gehiegi kostaldean. Zirru hodei batzuk ere egongo dira zeru sabaian, baina oso sare eta ez dute euri arriskurik ekarriko.
Bihar hobekuntza nabarmena kostaldean ere, laino narrasak saretuz eta eguzkia bistaratuz. Hala, tenperaturak gora egingo du. Barnealdean bero, eta kostaldean tamaina onean, ekialdeko haize leunarekin. Antizikloia ongi kokatu nahian, gero eta giro atseginagoa.