Grezan bizi den Juan Etxenike kazetari irundarrarekin hitz egin dugugaur Kalegorrianen eta Pavlos Fyssas “Killah P” abeslariaren erahilketak sorarazi duen tentsio egoera deskribatu digu. Sindikatu greziarrek gaurko 48 orduko greba deitu dutela kontatu digu Etxenikek eta bihar manifestariak “Urrezko Egunsentia” alderdi faxistaren egoitzetaraino joango direla ere aipatu digu. Bestalde, Greziako Parlamentuan 21 ordezkari dituen “Urrezko Egunsentia” alderdiaren balizko ilegalizazioak eztabaida sortu duela kontatu digu kazetari irundarrak eta Grezian alderdi faxista legez kanporatzeko legea sektore ezkertiarren aurka erabili dezaketenaren beldur direla ere ohartarazi digu.