Nestor Basterretxea artistarekin batera ‘Egin’ eta ‘Egunkaria’ko langileek Gipuzkoako Diputazioaren omenaldia eta esker ona jaso dute. Urrezko Dominarekin, artista bermeotarraren ibilbidea eta ekarpena eskertu nahi izan du Aldundiak, eta bereizgarriekin, berriz, Auzitegi Nazional espainolaren aginduz itxi zituzten bi komunikazio proiektuen adierazpen askatasunaren eta euskararen normalizazioaren aldeko lana. Gurekin izan dira Egineko langile ohi Iñaki Iriondo eta Egunkariko Gurutze Izagirre.