Irailaren 30etik urriaren 18ra “Munduko emakumeak krisiaren aurrean” jardunaldiak antolatu ditu Gite-Ipes elkarteak. Hiru emakume etorriko dira, munduko hiru txokotik; Boliviako Instituzioetatik Marianela Prada, Tunisiako Sindikalgintzatik Souad Mahmoud eta Greziako Herri Mugimendutik Georgia Bekridaki. Jardunadi hauen zergatiaz galdetu diogu gaur goizean Gite-Ipes elkarteko Haizea Beuzari.