Herrira mugimenduaren aurka Guardia Zibila burutzen ari den operazioan Hernani, Gasteiz, Iruñea eta Bilboko egoitzetan mihaketak egin dituzte atxiloketekin batera. Azken ordukoa jaso dugu herri horietatik eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearekin mintzatu gara. “Normalizazio politikoaren aurkako erasoa izan da, eta erantzuna erasoaren tamainakoak izan behar du” nabarmendu du Arzuagak. [Argazkia: ARGAZKI PRESS]