Euskal preso politikoen sakabanaketari aurre egiteko jaialdi berria antolatu dute Araban: Udazken Fest. Urriaren 31n, Gasteizen, Zurbaoko kupulan, zehazki, Gatillazo, Mandoilek, Soziedad Alkoholika, Arramazka, Tximeleta eta Ze Esatek! taldeek joko dute, arratsaldeko 18.30ean abiatuko den jaialdian. Iñaki Gabilondok eman dizkigu xehetasunak.