Zinemaldia joan da baina hainbat une gogoangarri eta merezitako omenaldi utzi dizkigu. Horietako bat da aurtengo Zinemira sariak irudikatu duena. Juanba Berasategi marrazkigile eta ekoizle gipuzkoarrak jaso du euskal zinemagintzako pertsona ospetsu baten ibilbidea saritzeko ematen den sari hau. Euskarazko animazioaren aitzindaria. Azkeneko ia 40 urteotan marrazkilari, zuzendari, ekoizle, gidoigile eta beste aritu da. Aitortu digu ez zuela oso ongi pasa saria jasotzen, bere lana “atzean, ezkutuan” egiten dena dela gehituta.