Lanpedusan, 500 etorkinez betetako ontziak ondoa jo eta gutxienez 250 lagun hil ostean, SOS Arrazakeriak taldeko Mikel Mazkiaran-en ustez errealismo falta handia dago. Etorkinek Europarako bidea hartzen jarraituko dutela ziur da, eta errealitate hori haintzat hartuz politika eraginkorrak behar direla dio.