Gaurkoan atal berri bat estreinatu dugu Kalegorrianen. Asteazkenero gazte mugimenduari eta, oro har, gazte errealitateari loturiko albisteen errepasoa egingo dugu Topatu.info agerkari digitaleko Eneritz Arzallusen eskutik. Gaurkoa lehen kolaborazioa izan da eta Eneritzek LOMCE Legeari ikasle mugimenduak emandako erantzuna, okupazioa mugimendua eta igandean Iruñean izango den martxa desobedientea aipatu ditu.