Gaur hobetzeko itxura, baina garbitu ezinean eta epeldu batere ez. Lainotsu eta ateriari eutsi ezinda kostaldean, ipar-ekialdeko haize finarekin. Barnealdean gehiago nabarmenduko da hobekuntza eguzkiaren epeltasunari esker. Goi geruzak sano, baina Frantzia aldeko depresio txikia hortxe biraka desegiteko zorian. Gaur arratsaldea nahiko polita izango da.
Bihar hobekuntza nabarmena egunean zehar. Egunsenti freskoa garbitasunak eraginda, baina gerora eguzkiak epeltasun goxoa ekarriko digu, hego ukituko haize leunak lagunduta. Zerua ia erabat garbi, baina goiko hodei zirrinta batzuk agertuko dira arratsaldean.