Madrileko Audientzia Nazionalean epaituko dituzten 40 gazte independentistetako bat da Zuriñe Gojenola bizkaitarra. Epaitegira sartu aurretik berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta Madriletik luzatu nahi duten mezua zein den esan digu. Gojenolak nabarmendu duenez “Luis Goñirena azken atxiloketa izan behar da”. Bestallde, gazte independentistak salatu duenez “Euskal Herrian gehiengoak konponbidearen alde egiten duen bitatean, Estatu espainoletik errepresioa besterik ez dator”.