Gaur hasi da 26/11 sumarioan auzipetutako 40 gazteen aurkako epaiketa.  Segiko kideak izatea leporatuta 6na urteko kartzela zigorrak eskatzen du fiskalak. Gaurko lehendabiziko saioan,  11k deklaratu dute horien artean Ion Telleria kazetariak eta info7irratiko kolaboratzaileak. Argi mintzatu da epailearen aurrean “gu ez gara 40 terrorista, gu lan politikoa egin dugun 40 gazte gara”. Iluntzeko albistegi nagusian berekin hitz egiteko aukera izan dugu. 2013ko urrian egonda, estatuaren aldetik horrelako erantzunak ezin direla onartu salatu du, eta atzo Iruñean Luis Goñirekin egin zen bezala herriharresia dela bidea. Baina, herriharresia ez dela soilik besoetatik heltzea, herriharresi instituzionalak, mota guzietako herriharresiak eraiki behar direla, hori dela bidea.