axun lasaJoxean Lasa eta Joxi Zabalaren desagerpenaren 30. urteurrenean euren senideei eman nahi izan diegu hitza. Joxi Lasaren arrebak, Axun Lasak, adierazi digu ez dutela inolako errekonozimendu ezta barkamenik jaso instituzioen aldetik. Eta ildo horretan, beharrezkotzat jo du bi aldeetako biktimen errekonozimendua maila berean jartzea. Ariketa hori modu pertsonalean ere egiten ari dela eta oso aberasgarria izaten ari dela adierazi digu. Baina oinarrian, urte hauetan guztietan bizitutako sufrimendua azaldu digu lehen pertsonan.