Bizirik gaude diskoa kaleratu du Su Ta Gar taldeak bere 25. urteurrenean. Aurkezpen ofiziala urriaren 23an egingo badute ere, asteburu honetan eskuratu ahal izango da diskoa GARA egunkariarekin 8,95 euroren truke. Diskoaren aurrerapena egin digute Kalegorrian saioan Aitor Gorosabel ahotsa eta kitarrak eta Xabi Bastida kitarra eta koroak.