Nafarroa Oinez besta ospatuko dute igandean, Tuteran, Argia ikastolaren eskutik eta arduradunek Euskal Herri osoko herritarren laguntza eskatu dute, ikastetxeak aurrera egin dezan. Izan ere, Anika Lujan Argia ikastolako zuzendariak adierazi digunez, “150 familia baino ez gara, eta guk bakarrik ezin dugu euskara Erriberan garatzeko konpromisoa aurrera eraman”.