Ostegunero gure herrietako azokei eta bertako eta garaiko produktuei begiratzen diegu Lierni Elortzaren laguntzarekin. Gaur, besteak beste, arto opilak aipatu ditugu eta honekin batera erosle batek ekarritako oroitzapena: ” txikitan, bezperan esnetan beratzen jarri eta hurrengo goizean gozo-gozoa gustora jaten genuen”. Baba txikia, kiwiak edota kalendula lorea ere hizketa gai izan ditugu.