Tolosaldean badira urte batzuk osasun publikoaren aldeko borrokak indarra hartu duela TOPA, Tolosaldeako Osasun Publikoaren Aldeko Plataforma, egiten ari den lanari esker. 2011an sortu zen plataforma hau, eta bere eskaerak bi izan dira nagusiki: Tolosako espezialitaeen anbulategia hornitzea eta kontzertatua den Tolosako Asuncion Klinika publiko bihurtzea. Urte hauetan gertakizun hainbat eman dira, eta horien artean, orain gutxita Asuncion Klinikako langileek irabazitako epaiketa dago. Klinikako burua den Jesus Gomez Montoyak langileen soldatetan murrizketak egin zituen, enpresa batzordeak salaketa jarri zuen eta langileek irabazi dute. Are gehiago, epaiketa honetatik tiraka LABek hainbat informazio kaleratu du, eta tartean jakin da, Jesus Gomez Montaya beraren enpresa den Invizak, Asuncion Klinika kudeatzen duenak, 4 milioi euroko zorra duela eta hau ez ordaintzeko enpresa sare oso bat duela antolatua. Honen inguruko azalpenak eman dizkigute LABeko Tolosako ordezkari Mari Mujikak eta TOPAko kide Kristina Pelaezek .