“Arnasten ikasteko berriz” izeneko diskoa kalean du Napoka Iriak.  Bi urte pasa dira “Lehertarazi edifizioak” zuzeneko lana kaleratu zuenetik, eta aurrez, beste bi maketa ere badituzte. Baina hau izan da estudioan egindako lehen lan luzea. Sarako Iñigo Irazokiren estudioan grabatu dituzte diskoa osatzen duten zortzi kantuak, eta ekoizpenean Borrokan taldeko Ibai Gogortzaren laguntza izan dute. Aurkezpen akustikoa egin digute Miren Narbaiza eta Ander Mujikak zuzenean.