Funtzio Publikoko Mahai Orokorra gaur bildu da Gasteizen, eta LAB eta ELA sindikatuek bileratik joatea erabaki dute Gasteizko gobernuak ez baitu 35 orduko lan-astea berrezartzeko asmorik. LAB sindikatuko Funtzio Publikoko bozeramaile Itsaso Ortega gurean izan da, sektore publikoaren egoeraz mintzatu gara berarekin.