Udazken hasieran mahatsa bildu eta ekin diote ardoa eta txakolina egiteari gure herriko ekoizleek. Aurten ordea, udaberri txarrak eragina izan du eta ondorioz kantitate erdia jaso dute. Hori bai, uda eta udazken onaren ondorioz, kalitate oso oneko mahatsa bildu dute. Eskuernagako Candido Besa bodegako Lorentxo Gorroño eta Zarauzko Santarba bodegako Jose Inazio Manterolarekin hitz egin dugu.