Madrileko Audientzia Nazionalak Corrugados Azpeitia lantokiko EREa aztertu behar zuen gaur, baina Esteban Campos Azpeitia-ko Enpresa Batzordeko ordezkariak baieztatu digunez auzi saioa urtarrilaren 27ra arte atzeratu da. Albisteak bere alde ona eta bere alde txarra duela esan digu Camposek. Ona, epaileek langileen abokatuek aurkezturiko argudioak ontzat eman dituztelako eta horiek aztertzeko atzeratu dutelako auzi saioa, baina txarra, langileen eta haien senideen ezinegona denboran gehiago luzatuko delako. Elkarrizketa amaitu aurretik, Fagor Electrodomesticos lantegiko langileek bizi duten egoeraz ere galdetu diogu Esteban Camposi eta Corrugados Azpeitia Enpresa Batzordearen izenean “animoak” eman dizkie.