“Arratian Lan eta Bizi” plataformak deituta “Itzalaldia” izango da gaur Arratiako bailaran, iluntzeko 19:30tan. Euskal Herriko beste hainbat eskualdetan bezala, krisiak zauri sakona utzi du Bizkaiko zonalde honetan. Datuek dinoenez, eskualdean 1000 pertsona baino gehiago dago langabezian: 340 bat Igorren, 250 Lemoan, 70 Diman, 45 Artean, 65 Zeanurin eta 78 Bedian. Gainera, “Arratian Lan eta Bizi” plataformaren arabera, langabetu kopurua 2009tik bikoiztu egin da eskualdean eta iazko datuekin alderatuta, langabezia %20 igo da. Gaurko protestaren berri zuzena izan eta eskualdean bizi den egoera larria bertatik-bertara ezagutzeko Ariane Elejabarrieta, “Arratian Lan eta Bizi” plataformako kidearekin hitz egin dugu gaur.