Lehen aldiz herri ikuspegiz egin da Euskal Herriko enpresa demografiaren ikerketa. Gaindegiak egin du, 2006-2012 urte bitarteko bilakaera aztertu du, eta txostena kaleratu berri du. Oso emaitza azpimarragarriak eman ditu: enpresen kokalekuari, tamainari eta sektoreari dagokionean, besteak beste. Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailearekin hitz egin dugu.