Fagorreko albistearen inguruan aritu gara hitz egiten gaur Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkatearekin. FAGOR itxiko dela sinesgaitza dela aitortu digu. MCC eta Jaurlaritzari Fagor bizirik mantentzeko eta batez ere lanpostuak ez galtzeko ahalegin bat egitea eskatu die. Lasaitasun mezua ere zabaldu nahi izan du FAGORekoa gertatu bada ere, kooperatibismo eredua krisian ez dagoela nabarmenduz. [Argazkia: AZGAZKI PRESS]