Hilabeteetako prozesu partehartzaile baten ondorioz sortu zen Donostiako Antigua auzoan jaio berri den Txantxareka gaztetxea. Lokala Udalarena da, baina hemendik aurrera gazteek autogestionatuko dute. Oposizioak ordea, ez du begi-onez ikusi proiektua eta gaur bertan EAJk, PSEk eta PPk proiektua bultzatu duen Naiara San Pedro Gazteria zinegotziaren aurkako mozioa aurkeztuko dute. San Pedrok ordea, ez du uste mozioa bere kontrakoa denik “politika eredu zehatz baten aurkakoa eta kasu honetan, gazteen kontrakoa baizik”. Oposizioaren ekimenak izan ditzakeen ondorioei buruz galdetuta berriz, zinegotzi donostiarrak argiki esan du “gu Gobernuan egonda” Txantxarreka proiektua ez dela bertan behera geratuko. Oposizioak aurkeztu duen mozioari erantzuteko hain justu, Txantxarreko gaztetxeko kideek elkarretaratzea egingo dute gaur, arratsaldeko 18:30tan, Donostiako Boulebarrean. Gaztetxeko Ander Agirrerekin ere hitz egin dugu ondorengo elkarrizketan.