Errigora kanpainaz aritu gara gaur Xabier Gojenola eta Peru Aranbururekin. Nafarroa hegoaldetik datorkigun proiektua da Errigora eta bi helburu nagusi ditu: Erriberan euskararen erabilera sustatzea eta bertako nekazaritza indartzea eta bultzatzea. Horretarako kanpaina zehatza jarri dute martxan. Nafarroako Erriberako produktuaksalgai jarriko dituzte, azaroaren 14a bitarte, aldi berean nekazariak eta euskalgintzan ari diren hainbat elkarte laguntzeko. Besteak beste, Euskal Herri osoko ikastoletan eta AEKren egoitzetan eskatu daitezke saskiak.