Faxismoaren, arrazakeriaren, xenofobiaren, homofobiaren eta sexismoaren aurkako nazioarteko egunaren harira, manifestazioa eta kontzertuak antolatu dituzte 21 eragilek larunbatean Bilbon. Besteak beste, gogoan izango dute Atenasen eraildako Pavlos Fyssas aktibista antifaxista eta rap abeslaria.