Sirian egindako lanaren ostean, Ekialde Hurbilera itzuli da Karlos Zurutuza euskal kazetaria eta Libiako hiriburuan, Tripolin da dagoeneko. Bertan topatu duen egoerarekin “harrituta” dagoela ziurtatu digu Zurutuzak, besteak beste, “Tripolik ez duelako Kabulekin edo Bagdagekin zerikusirik”. Gerrak utzitako arrastoa nabaria den arren, Tripoliko kaleetan “normaltasuna” topatu du Karlos Zurutuzak. Beti bezala, minorien ahotsa entzun eta hauen errealitatearen inguruan idazteko asmoarekin joan da Libiara Zurutuza eta Sirian kurduekin egin zuen bezala, orain tuaregen eta berebereen errealitatea kontatuko digu bere erreportaietan.