Fagor Etxetresnak kooperatibaren gain-beherak eztabaida bizia piztu du Euskal Herriko eredu koopertibistaren inguruan eta Kalegorrian saioan ere gure ekarpena egin nahi izan dugu, iritzi eta hasnarketa desberdinak bilduz. Gaur, Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegia zentroko Igor Ortega Sunsundegi elkarrizketatu dugu eta besteak beste, bi idea argi nabarmendu ditu. Batetik, kooperatibagintzaren ezaugarria ez dela “erori ezin diren enpresak egitea” eta bestetik, “dimentsio etikoa eta ekonomikoa uztartzeko saiakera” dela kooperatibismoa.