Madrilgo gobernuak Erasmus bekaren laguntza bertan behera utziko zuela ikasleek eurek iragarri eta zabaldu zuten herenegun, hedabide guztiei aurre hartuz. Presio horrek bere eragina izan du eta Wert ministroak atzera egin du momentuz. Erabaki honen inguruko iritziak jaso ditugu ikasleen artean, besteak beste, Iruñe Astiz kolaboratzaile eta Erasmus bekaren baitan Portugalen ikasten ari den ikasleak prestaturiko erreportajean. Ikasle Abertzaleak taldeak deituta berriz, mobilizazioak egin dituzte gaur Hego Euskal Herriko kanpusetan.